Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.
Mari Jaia edo Marijaia Bilboko Aste Nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolariak 1978ko abuztuan sortutakoa, Jai Batzordearen eskariari erantzunez.
Pertsonaia hau zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu. Aurpegi irribarretsua eta ezaugarri markatuak ditu. Besoak altxatuta ditu, dantzarako jarrera alaian.
Herreroren diseinuari jarraituz, urtero Mari Jaiaren irudi berria plazaratzen dute, erraldoi eta buruhandien modura. Festetako hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta gero txupina botatzen duten bitartean. Jaien bukaera, aldiz, irudi erraldoia erretzeaz markatzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario