Bilboko historia hiriaren fundazioarekin (1300. urtea) hasiko dugu, eta Bizkaiko hiriburuaren azken motorra izan den Guggenheim Bilbao Museoaren sorrerarekin amaitu.
1300 eta 1600
Hasieran hiru kale bakarrik egon ziren, Goienkale, Artekale eta Dendarikale, Done Jakue katedralarekin batera. Pixkanaka biztanleria gehitzen joan zen eta gaur egungo zazpi kaleak eratu ziren .Hiru kale horiek harresi batekin erdi-inguratuak zeuden. Harresia Zamudioko atean hasten zen, gaur egun Unamuno plazatik Artekalera doan bidean, gutxi gorabehera. Kale bakoitzak errekarantz bere atea zuen eta ate guzti horiek San Antongo zubian zegoen ate gotortu bakarrera zihoan bidea irekitzen zuten. Gainera geroago Erronda kalea izango zenetik beste sarrera bat zegoen Goienkalera, Ibeniko atea izenekoa. Harresietatik kanpora ezkerraldeko etxeak kenduta San Nikolas eta Ibeniko etxaldeak zeuden.Diego Lopez Harokoak, orduko Bizkaiko jaurerriko jaunak sortua 1300eko Ekainaren 15ean. Hiribilduari Logroñoko Foruak ezarri zitzaizkion. Haren agindua Begoñako zati batean Bilbo izeneko hiribildua egitea izan zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario