lunes, 16 de noviembre de 2015

Bilboko metroa


Bilboko metro sarea Bilbo hiriko eta bere ingurune metropolitarreko lurrazpiko garraiobidea edo metroa da. Metropolia Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeek, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Sareak bi linea ditu, Y itxurako ibilbidearekin. L1 (Etxebarri - Plentzia) eta L2 (Basauri - Kabiezes) lineak itsasadarraren alde bakoitzetik doaz, eta tarte amankomun batean batzen dira, San Inazioko geltokian, Bilbon. 





Metroa 1995ean jarri zen martxan, estatu espainarreko laugarren metro sarea izanik, MadrilBartzelona eta Valentziakometro sareen ondoren. Gaur egun 45,86 kilometroko luzera eta 42 geltoki ditu, 26 lurrazpiko eta 16 lurgaineko, Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatuta. 80 sarbide ditu, igogailuak kanpo, 70 mezzaninatan banatuta, eta hornidura elektrikorako 10 subestazio ditu.

Bidaiei dagokionez, 2014an metroak zehazki 87.397.394 bidaiari garraiatu zituen.Espainiako metro sareen artean, bidaia kopuruei erreparatuz, hirugarrena da, Madrilgoa eta Bartzelonakoaren atzetik eta ValentziaSevilla eta Palmakoaren aurretik.
2008an 3. linearen eraikuntza hasi zen, 2016rako martxan jartzea espero dena. Linea horrek Bilboko aireportua eta Bilbo hiri-erdialdea lotuko ditu.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 4. eta 5. lineak eraikitzeko azterlanak idatzita eta argitaratuta ditu.

lunes, 9 de noviembre de 2015

Bilbon gertu dauden hondartzak

Gertu dauden hondartzak

Bilbotik gertu hondartza asko daude eta horregatik Bilbon daukagu horrenbeste turismo. hondartzengatik,gure janria eta gauza gehiago....

Hemen uzten dizuet hondartza batzuk bisitatzeko:

  1. Sopelanako hondartzak
  2. Gorlizeko hondartza
  3. Karraspioko hondartza
  4. Laida eta Laga hondartzak

viernes, 30 de octubre de 2015

Bilboko Aste Nagusia

BILBOKO JAIAK

Bilboko Aste Nagusia Bizkaiko hiriburuko festa nagusiak dira. Bilboko konpartsak dira jaietako bultzatzaile historiko nagusiak, Bilboko Udalarekin batera, txosnen inguruan festagune zabala antolatzen dute. Jaietan, beste eragile batzuek ere parte hartzen dute.





Mari Jaia edo Marijaia Bilboko Aste Nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolariak 1978ko abuztuan sortutakoa, Jai Batzordearen eskariari erantzunez.
Pertsonaia hau zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu. Aurpegi irribarretsua eta ezaugarri markatuak ditu. Besoak altxatuta ditu, dantzarako jarrera alaian.
Herreroren diseinuari jarraituz, urtero Mari Jaiaren irudi berria plazaratzen dute, erraldoi eta buruhandien modura. Festetako hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurtzen eta gero txupina botatzen duten bitartean. Jaien bukaera, aldiz, irudi erraldoia erretzeaz markatzen dute.
1997an "Badator Mari Jaia" abestia sortu zioten, jaien himnotzat hartu daitekeena.



viernes, 16 de octubre de 2015

Bilboko historia

Bilboko historia hiriaren fundazioarekin (1300. urtea) hasiko dugu, eta Bizkaiko hiriburuaren azken motorra izan den Guggenheim Bilbao Museoaren sorrerarekin amaitu.

1300 eta 1600
Hasieran hiru kale bakarrik egon ziren, Goienkale, Artekale eta Dendarikale, Done Jakue katedralarekin batera. Pixkanaka biztanleria gehitzen joan zen eta gaur egungo zazpi kaleak eratu ziren .Hiru kale horiek harresi batekin erdi-inguratuak zeuden. Harresia Zamudioko atean hasten zen, gaur egun Unamuno plazatik Artekalera doan bidean, gutxi gorabehera. Kale bakoitzak errekarantz bere atea zuen eta ate guzti horiek San Antongo zubian zegoen ate gotortu bakarrera zihoan bidea irekitzen zuten. Gainera geroago Erronda kalea izango zenetik beste sarrera bat zegoen Goienkalera, Ibeniko atea izenekoa. Harresietatik kanpora ezkerraldeko etxeak kenduta San Nikolas eta Ibeniko etxaldeak zeuden.Diego Lopez Harokoak, orduko Bizkaiko jaurerriko jaunak sortua 1300eko Ekainaren 15ean. Hiribilduari Logroñoko Foruak ezarri zitzaizkion. Haren agindua Begoñako zati batean Bilbo izeneko hiribildua egitea izan zen.





viernes, 9 de octubre de 2015

Hemen usten dizuet leku batuk bilbo bisiatzeko



Bilboko uholdeak



Bilboko uholdeak

Bilboko uholdeak 1983.urtean izan ziren eta urte honetan 30 urte egin dituzte uholdeak izan zirenetik.
1983ko uholdeak 1983an Euskal Herria astindu zuten uholdeak izan ziren. bereziki Bilbo eta Nerbioi ibarra (Bizkaia) eta Laudio eta Aiarako harana (Araba) hartu zituzten. Guztira 39 gizabanako hil eta 8 desagertu ziren, eta 200.000 milioi pezetaren kalteak izan ziren.



lunes, 28 de septiembre de 2015

Kaixo guztioi gaur Bilboko blog bat egiten hasiko naiz espero dut asko gustatzea

Irudi hau Googletik hartu dut